Berunezko soldadutxoak dira eta Tafallan bizi den Alex Mesa kataluniarrak egin ditu xehetasunik txikienak ere kontuan hartuta. Erakusketak Erdi Aroko gorabeheren berri ematea du helburu eta horretarako argibide panelekin osatu dute. Hurbil Kultur Gaiak-en bitartez ekarri dute erakusketa eta hilabetea bukatu artean egongo da Arkupen.
Goi mailako bertsolariak
Domekak neska-mutikoei eskaini gura dizkiete eta hiru ikuskizun izango dituzte. Hilaren 4an, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazo ezagunek Supituki emanaldia eskainiko diete (sarrera, 3 euro); hurrengo bietan, ostera, txotxongiloen emanaldiak izango dituzte.
Helduek bertso jaialdia izango dute hilaren 16an punta-puntako bertsolariekin: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Eta gai-jartzaile lanetan jardungo du Saroi Jauregik (sarrera, 4 euro).
Hilaren 17an, Kuartangon (Araba) errodatutako Algo más que morir filma (2014, 74 min.) emango dute. Western horretako aktoreen artean Maite Marcos aretxabaletarra dago hain zuzen.
Amsogra elkarteko kide Inma Escuderok eta Iñaki Agirianok, ostera, errefuxiatuen gainean egingo dute berba hilaren 13an. Refugiados. Una vergüenza más del siglo XXI hitzaldia eskainiko dute.
Eta 20an, martitzena, Kepa Akixo, Zigor, eskultore aretxabaletarraren Silences liburua aurkeztuko dute.