Gurpil bakarraren gainean orduko errekorra hausten saiatuko da Markel Uriarte

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abuztuaren 21a

Markel Uriarte Anoetan. Argazkia: Aritz Gordo

Irailaren 7an egingo du saiakera aretxabaletar gazteak Anoetako belodromoan. 24,2 kilometroan dago egungo Munduko Guinness Errekorra, eta Markel Uriarte marka hausteko gogotsu dago.

Tourmalet mendate mitikoa gurpil bakarraren gainean igo ondoren, orduko errekorra haustea izango da Aretxabaletako txirrindulariaren hurrengo erronka. Hitzordua irailaren 7an izango da Anoetako belodromoan. Guinness World Record saria jasotzeko ordea, 24,2 kilometroak gainditu beharko ditu Markel Uriartek.

Aretxabaletarra "ilusioarekin eta gogotsu" dagoela onartu du, eta Tourmaleten egin zuen balentriarekin alderatuta, Anoetan "oso azkar" joan beharko dela azpimarratu du: "Azkenean, Tourmalet lasai-lasai igo nuen, nire erritmoan. Orduko errekorra hausteko asko sakatu beharko dut", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak