20 taldek hartu zuten parte zapatuan Aretxabaletan egin zen Kuadrillen Arteko Txapelketan. Horien artean zeuden Aretxabaletakoak, Eskoriatzakoak, Arrasatekoak, Oñatikoak, Aramaiokoak eta baita Lekunberrikoak ere. Neskez eta mutilez osatutako talde batek hartu zuen parte eta gainontzekoak izan ziren gizonezkoenak. Antolatzaileak oso pozik daude atzoko egunak emandakoarekin.