Gauean ere rock kontzertuak egongo dira; The Friday Crew eta Skovers taldeek joko dute eta gauerdian su artifizialak botako dituzte.
Bihar azoka egingo dute Atseden taberna aurrean (10:30) eta paella lehiaketa Markoleko zelaian (13:30). Arratsaldean, ostera, pottokak eta zezentxoak izango dira Markolen (18:00) eta iluntzean auzoko edadetuena eta urteko lehen jaioberria omenduko dituzte.