Euskal Jaia ospatzen dabiltza udaleku irekietako neska-mutikoak

Mirari Altube Arrese 2016ko uztailaren 13a

San Fermin egunik ez dute ospatu aurten udaleku irekietan, baina jairik ez da falta izan. Gaur, esaterako, Euskal Jaia ospatzen dabiltza. Taloak egin dituzte, dantzan jardun dute, sokatiran eta zaku-lasterketan ere bai, eta arratsaldean feria egingo dute.

Eguzkiak lagundu ez arren Herriko Plazan elkartu dira, eta hantxe sortu dute jai giroa. Feria, ostera, Iturrigorri pilotalekuan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak