Edatekoari lagun egiteko, gainera, jatekoa ere izango da bertako ekoizleen eta merkatarien eskutik; gazta eskainiko dute Etxezuri eta Mendibitzu baserrietako ordezkariek, eta urdaiazpikoa Hankabeltz urdaitegiak.
Hiru gune Mitarte kalean
"Udako aste bukaeratan herritarrek kanpora joateko ohitura dute eta herri giroa bultzatze aldera antolatu dugu Txakolin Eguna", dio Joxe Migel Uribarrenek, Kultura zinegotziak. "Izen handiko" upategiak elkartuko direla herrian jakinarazi du, eta "txakolin ederrarekin" gozatu ahal izango dela prezio ezin hobean: bost txakolin, bost euroren truke –kopa, prezio barruan–.
Hiru gune egokituko dituzte Mitarten; bakoitzean hiru txakolin upategitako ordezkariak egongo dira eta jateko postu bat. "Halako oso egun gutxi egiten dira Gipuzkoan eta upategiak hona etortzea eskertzekoa da", dio Uribarrenek.
Kultura Saileko kideen asmoa da egutegian egun bat finkatzea Txakolin Egunerako, eta urtero antolatzea.