4x4 ibilgailu telegidatuek ere protagonismoa izan dute eta horiendako harri eta egurrez eginiko zirkuitu txiki bat muntatu dute.
Lasterketa denetan bezala, tailerra ere egon da eta gustura ibili dira pilotuak bata bestearen trikimailuak ikasten. Aurtengoa bigarren erakustaldia izan da eta parte hartzaileez gain, gaztetxo aretxabaletarrek ere gustura asko ibili dira auto zein gidariak animatzen.