"Aretxabaletaren gainean zerbait gehiago jakin gura duena pozik hartuko dugu", dio Antxiak eta gaineratu du: "Hala, kalean goazenean jakin dezagun ikusten dugun horren atzean dagoen historia edo kontakizuna".
Santutxoko ermita; erromanikoaren aztarnak dituen kanposantua; bidegurutzea; eta udaletxea bisitatuko dituzte, besteak beste: "Udaletxe barrura ez gara sartuko baina lorategian ere badago zer ikusia eta zer kontatua", dio. Elizan ere geratuko dira eta handik jo Otalora jauregira eta Durana kalera: "Kontu kuriosoak ere aipatuko ditugu, esaterako, jauntxoek zergatik eskatu zuten guardia zibilak Eskoriatzatik Aretxabaletara ekartzea".
Ibilbidearen gida
Aitor Antxia Leturiak erakutsiko dituen lekuetako eta landuko dituen gaietako batzuk:
1- Kalebarrenean
- Kanposantua: San Migel elizaren aztarna…
- Santutxo
- Errespontsu harria: atsedena hartzeko hildakoen kaxa zeramanak…
- Bidegurutzea: amabirjina, kristoa…
2- Kalebarren
San Migel kalearen izen aldaketa XX. mendean
3- Kuartela: armarria errepublika garaikoa
4- Udaletxea:
- Lau armarriak
- Horma margotuak
- Aurrealdea
5- Eliza
- Kristo erromanikoa
- Sailuenteko amabirjina
- Uribesalgoren Etzandako kristoa
6- Otalora jauregia: General Tablas…
7- Bainuetxea: mojak, ur-sufretsua…
8- Durana kalea: Kale Nagusia (gero aldatua), Taberna Berriko zutabeak…
9- Udaletxe zaharreko armarria
10- Durana 38.eko barruko eskailera