Agertokiak autokarabana itxura izango du, Matxeneta izenekoa, eta bertan, kantuan aritzeko aukera izango dute txikienek. Maitena Illarramendi Unanuek sortutako txotxongiloak aurkeztuko ditu txikienen aurrean gaur arratsaldean, moja agustindarren komentuko lorategian, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Maitena Illarramendi Unanue irakaslea da eta 2014ko udazkenean bururatu zitzaion antzerki honen ideia. Basoan onddoak batzen ari zela izan zuen lehen aldiz txotxongiloekin antzerkia sortzeko ideia eta pertsonaia ugari sortu zituen naturan dauden elementuetan inspiratuz. Izaki bereziak dira Titiritorto Basatiak, Maitena Illarramendi Unanueren hitzetan, Nafarroako oihanetan barrena aurki ditzakegunak.
Liburua salgai
Antzezlanaren amaieran Gatz Titiritorto Basatiaren liburua erosteko aukera egongo da. Txikienek txotxongilo berezi hauen abenturak berriz ere bizi ditzaten.