Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

EAJk eutsi egin dio Aretxabaletan

Ubane Madera 2016ko eka. 26a, 21:46

* 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan, Ezker Batua eta Ahal Dugu ez ziren elkarrekin aurkeztu. Dena dela, konparaketa egiteko, alderdi biek bakarka lortu zituzten emaitzak batu ditugu zutabe bakarrean.

Aldaketa eman da Aretxabaletan, abenduko datuekiko. Izan ere, EAJk lehen indarra izaten segitzen duen arren, gutxigatik, baina EH Bilduk bigarren lekua galdu egin du, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren mesedetan. Hona datuak: EAJ: 1.021 (%28,53); Elkarrekin Ahal Dugu. 1.009 (%28,19); EH Bildu: 913 (%25,51); PSE-EE: 365 (%10,20).

Aretxabaletan, botoa eman dute 3.602 herritarrek, eta 1.813 herritar, berriz, abstenitu egin dira. Guztira, 5.415 herritarrek izan dute botoa emateko eskubidea. Emandako botoen artean, berriz, baliogabeak izan dira 23 eta zuriak 19. 

Erlazionatuak

Aretxabaletan, EAJ lehen indarra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 abe 20 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak