Zutik jartzeko gertu dago tantaia

Mirari Altube Arrese 2016ko ekainaren 23a

Tantaia gertu Durana kalean.

San Juan sua itzali ostean jasoko dute tantaia 1998an jaiotako kintoek. Luzeegia ekarri dute, 21 metro dituen pinua, eta Udalak, segurtasunagatik jarrita daukan araua da 12 metrokoa izatea. Hala, Udal langileek moztu egin izan behar dute.

Larrinbe inguruan hartu dute pinua askotan egindako legez, eta arrastaka ekarri gero Durana kalera. Azala kendu eta gertu dago orain noiz ilunduko zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak