Hona hemen oinarriak:
- Edozeinek har dezake parte.
- Teknika librea da.
- Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, edota formatu digitalean ekarriz gero, DINA 3an aurkeztu behar da.
- Derrigorrez honako testu hau izan behar du:
Abuztuaren 13a,14a, 15a, 16a eta 17a
Andramaixak 2016
Aretxabaleta
- Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
- Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
- Lanak, uztailaren 11a baino lehen bidali beharko dira kultur etxera edo udaletxera.
- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
- Epaimahaiaren erabakia uztailaren 12an jakinaraziko da.