'Kirolez busti' ekimenak parte-hartze handia izan du

Imanol Beloki Unamuno 2016ko eka. 19a, 15:52

'Kirolez busti' hirugarren edizioan hainbat ekintza izan dira aste-bukaeran. Aretxabaletako elkarte ezberdinek antolatuta; "balorazio oso positiboa egin dute, eguraldiak asko lagundu ez arren".

Zapatuan; Aretxarte, U.D.A, Loramendi eta Basotxo elkartekoek Dokea izan zuten, eta Basotxokoak izan ziren garaile. Gimnasia erritmikoa, berriz, bertan behera geratu zen, baina frontoian pilota izan zen nagusi. Bertan, herriko gaztetxoak pilotan aritu ondoren, emakumeen mundu mailako pala txapelketa jokatu zen. "Maila ona eman zuten, eta jende dezente izan zen harmailetan" adierazi du Nerea Zubillaga UDAko Zuzendaritza Batzordeko kideak.

Arratsaldean, berriz, hirunako saskibaloia izan zen Arlutzeko kantxan, bolo txapelketa, kriketa… besteak beste.

Paella janez amaitu dute

Gaur, domekan, kirol egokituaren erakustaldia egin dute Aspacekoekin herriko plazan, eta hainbat herritarrek patinetan ere Aretxabaletatik Eskoriatzarako bidea egin dute. Azkenik, paella janaz amaitu dute ekintzez betetako aste-bukaera.

"Aretxabaletan praktikatzen diren kirol ezberdinak, eta ez direnak kalera ateratzea da ekimen honen helburua. Jendeak parte hartzeko eta ondo pasatzeko herriko eragile ezberdinen artean elkarlanean prestatuta".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak