Gaztetxoen igeriketa hobekuntza ikastaroan bi txanda egingo dituzte: ekainaren 27tik uztailaren 8ra eta uztailaren 11tik 22ra. Eskolak egunero izango dira, 09:15etik 10:00etara.
Prezioa izango da abonatuendako, 10,53 euro; eta abonatuta ez daudenendako, 31,58 euro.
Lehenengo txandakoek ekainaren 22rako izena eman beharko dute, eta bigarren txandakoek, uztailaren 5erako.
Nordic walking edonorendako
Nordic walking ikastaroa, ostera, ekainaren 27tik uztailaren 20ra egingo dute, astelehen eta eguaztenetan (17:30-18:30). Debalde dira eskolak abonatuendako zein abonatu barik daudenendako.