"Ekintza horiekin momentuz arriskua ekiditea lortu da, baina argi dugu ez dela behin betiko konponbidea", dio Unai Elkorok.
Konponbide onik ez
Alkateak onartu du arazoa aspalditik datorrela: "Orain dela urte pare bat arazoa ekiditeko bio-ingeniaritzak gomendatutako landaketa bat egin zen malda horretan. Lehen urtean eutsi zion horrek, baina aurten, euria hasi orduko mugitu ziren lurrak". Halakorik berriro gerta ez dadin, txapekin osatutako burdinazko hesi bat jarri dute behin-behinean. Horien helburua da lurrak etxeetaraino ez iristeko oztopo izatea.
Proiektua egiten
Aurrera begira, behin betiko irtenbidea behar duela malda horrek jakinik, proiektu berri bat eskatu du Udalak. Eta hori gertu dagoenean lanei ekingo dietela iragarri du Elkorok: "Obra horretarako bere garaian Bruesak utzitako abal bat dago gordeta, 500.000 euro ingurukoa. Hortaz, ez dela aurrekontu arazorik izango uste dugu".