Hala, Mikel Zabalza, Juan Vallejo eta Alberto Iñurrategi aste barruan abiatu dira Pakistan aldera. Asmoa da uztail erdira arte garaierara ohitzea, eta bigarren hamabostaldian ahaleginduko dira helburua betetzen.
Jon Herranz-ek lagunduta
Espedizio honetako nobedadeetako bat izango da Jon Herranz kameralari profesional arduratuko dela irudiak hartu eta erretratuak ateratzeaz. Hala, egunerokoa sare sozialetara igotzearekin batera film bat egiteko aprobetxatuko dute materiala. Espedizioko kideak ez doaz egin beharrekoarekin zehaztuta. Hau da, han aurkituko duten baldintzetara egokituko dira erronka zehazterako orduan: GI eta GII batera egitea, edo GI hainbat bide erabilita igotzea, ala GII oso gutxitan erabili den bide bat erabilita igotzea, hainbat aukera dituzte. Alpetar estiloari eutsiko diote: "Gure partetik onena ematea eskatuko diogu gure buruari".