"Moda diseinua izendatu dut ikastaroa. Patroigintza baino osatuagoa delako, josteko teknikak ere ikasiko ditugulako", jakinarazi du. Interesatuta egonez gero idatzi honako helbide honetara: info@themodubat.com. Hogei orduko ikastaroak dira eta prezioa da 90 euro.
Kuriositatea duenarendako
Hasiberriendako izango da bata eta goizetan egingo dute hori (10:00-12:00). "Animatuko nuke kuriositatea duen edozein, nahiz eta sekula ez ukitu josteko makinarik. Probatu dezala bi dimentsiotan marraztu eta hiru dimentsiotako gorputzak sortuko ditugun mundu hau. Zinez gustuko izango duela aurreratzen dut, eta aplikagarria izan daiteke beste edozein arlotan...", adierazi du Antxiak.
Bigarrena, ostera, aurretik ere beste ikastaroren bat egindakoendako da; hori arratsaldez egingo dute (16:00-18:00). "Bigarren fase hori beti izaten da esperimentalagoa, eta ikerketa horretarako oinarri bat eduki behar da", dio.
Patroigintzatik diseinura
Patroigintza eta joskintza eskolak ematen dituen laugarren urtea izango da diseinatzaile aretxabaletarrarendako: " Lehenengo bi urteetan bakarrik patroigintza eman nuen; josi aurreko etapa osoa da hori. Baina konturatu naiz josteko makina edonork duela eskura eta horrekin etorriz gero prozesu osoa egiteko gai gara. Horregatik moda diseinua jarri diot izena", gaineratu du.