Ingurumenaren aldeko aletxoa jarri nahian eta herriko merkataritza bultzatzeko helburuarekin Erabili eta berrerabili kanpaina jarri zuen abian Aretxartek apirilean. Bi hilabete eskasean 3.200 poltsa arrosa banatu ditu bezeroen artean, eta hain zuzen poltsa horiek berrerabili dituzten herritarrak sartu dira 500 euroko bonuaren zozketan. Pozik hartu du berria Lazkanok.