"Barruan gauza gutxi dago, komentua hutsik utzi zutelako mojek, baina sarreran dagoen telefonogunean aparailuak apurtu zituzten; baita barruan dauden lau gauza alde batetik bestera mugitu ere. Lehenengo solairuko besaulki bat, adibidez, sotoan agertu da", jakinarazi du Unai Elkorok, alkateak. Ertzaintzaren ardurapean dago orain ikerketa.
Errespetu eskaera
Udal arduradunek adierazi nahi dute "aretxabaletar guztiendako" dela komentua, eta helburu horrekin erabaki dutela lorategia herritarrei zabaltzea: "Herritar guztiak dira ongietorriak inguru bikain horretara, baina eraikinaren erabilera bideratzen den bitartean errespetuz jokatzea eskatzen dugu. Guztiona dena zaindu beharra daukagu", dio alkateak.