Martitzenean pasa daiteke Murrukixoren egoitzatik (Durana kalea, 13), telefonoz deitu (943-79 93 74) edo mezu bat bidali honako helbide honetara: murrukixo@outlook.com. Egunean bertan ere eman daiteke izena, eta prezioa da 10 euro.
Ibilbideak 27 kilometro ditu eta Herriko Plazan hasiko dute 07:00etan. Plazatik Urkulura joango dira eta handik Ugastegira. Han egongo da lehenengo anoa-postua, jatekoarekin eta edatekoarekin, 8. kilometroan hain zuzen ere. Ugastegitik Degurixara joko dute eta gero Leixargaratera. Hango aterpetxean egongo da bigarren anoa-postua, 16. kilometroaren bueltan. Kurtzebarri mendira joango dira gero, eta handik behera Aretxabaletara, Herriko Plazan bukatzeko. 14:00etarako gehiengoa bueltan izango dela uste dute antolatzaileek.
"Ibilbideak ez dauka aparteko zailtasunik eta askok korrikan egingo dute", dio San Migelek eta gaineratu du: "Gure asmoa, baina, da bide zaharrak berreskuratzea eta horietatik ibiltzen erakustea mendizaleei".