Aratz elkarteko hiru igerilari izan ziren: Alex Elortondo; Juan Carlos Barkero eta Iker Arejolaleiba. Eta beste behin txapelketa bikaina egin zuten. Hala, sei domina lortu zituzten hiruren artean: hiru urrezkoak, zilarrezko bat eta brontzezkoak bi. "Zorionak, adiskideon eta senideon izenean, eta segi horrela!", esan die Floren Elortondok, Alexen aitak.