Debatik, Mutrikutik, Donostiatik, Tolosa aldetik, Bergaratik eta beste hainbat herritatik gerturatu dira Herriko Plazara tronboiak aldean hartuta. Kalejira egin dute lehenengo, eta ondoren, kontzertua eskaini. Eguraldiak lagundu ez badu ere plaza bete egin da Vangelis, Pink Floyd eta beste hainbat talderen kantuak entzuteko.