1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendetatik kendu zuenetik da gaurko eguna, maiatzaren 17a homofobia, lesbofobia, transfobiaren… aurkako nazioarteko eguna, eta efemeride horixe baliatu dute Kurtzebarri eskolakoek azken bi ikasturtetan lantzen diharduten hezkidetzan beste pauso bat emateko, argazki bitartez, oraingo honetan.
Errespetua oinarri
Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. mailara arteko neska-mutikoekin landu dute gaia, gelatan zein kalean, eta baita haien gurasoekin ere. Egunaren jatorria, LGTIBQ kolektiboaren ikur den ostadarraren koloreen arrazoia… eta batez ere, elkarrekiko errespetua landu dituzte.