Areto futboleko Gipuzkoako finalek festa giroa ekarri dute Ibarrara

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 15a, 15:31

Aretxabaleta Kirol Elkartearen 70. urteurrena izanda, Gipuzkoako areto futboleko finalak Ibarran jokatu ziren atzo. Egun osoko festan hainbat partidu jokatu ziren, eta harmailak bete-beteta izan ziren zaleekin. Maila ezberdineko taldeek finalak jokatu zituzten, eta giro aparta izan zen kantxan, zein harmailetan.

Emaitzak

Mutil kadeteetan; Anoeta Herri Ikastola - Lauburu 0-2

Bigarren mailan; Cecilia Fruta Denda Kebab Lasarte - Power Rangers (0-0) Penaltietan Power Rangers taldeak irabazi zuen 1-3.

Hirugarren mailan; Ostiko - Anoeta (2-4)

Mutil Jubenilak; Summa Aldapeta - Egintza (2-2) Penaltietan Egintza garaile 0-2.

Senior emakumezkoetan; Inter-Altzako - Idiazabal (3-6)

Lehen mailan; Pescados Ferreres Anaiak - Ventanas ISU Lehioak (3-3). Penaltietan, 3-2 gailendu ziren Pescados Ferreres Anaiak.

Lehen mailako final tentsioduna

Pasaiako Pescados Ferreres Anaiak eta Lasarteko Ventanas ISU taldeen norgehiagoka izan zen atzo jokatutako azken partidua. Tentsioduna izan arren, kantxan baino, harmailetan izan zen festa handiagoa. Izan ere, Pasaiatik hiru autobus etorri ziren beraien taldeari animoak ematera. Hala, final bat ikusteaz gain, festa giroa ere izan zen Ibarra kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak