Oso harrera ona dabil izaten Almen ikastetxearen erakusketa. Aretxabaletan egin du geldialdia oraingo astean eta gaur eguerdian itxi dute. Orain Eskoriatzaren txanda izango da.
Erakusketarekin amaituta, jaialdi handia etorriko da. Ekainaren 4an egingo dute Almenen eta eguaztenean aurkeztuko dutela aurreratu dute antolatzaileek.