Edonori dago zabalik lehiaketa eta edozein teknika eta material erabil daitezke. Hori bai, norberak sortutakoa izango da eta ezinbestean izango ditu honako ezaugarri hauek: UDA laburdura; zati diagonal zuria; San Migel goiaingerua (gerlari jantzitako aingerua); Kurtzebarri mendia gurutzearekin; ontzia eta txabola. Diseinuak era digitalean egin daitezke (ordenagailuz) edo eskuz; eta jatorrizko koloreaz gain, zuri-beltzeko bertsio bat ere aurkeztu behar da.
Lanak bidaltzerakoan UDAko armarria izena jarri behar da mezu elektronikoaren izenburuan, eta edukian egilearen izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia. Gura bada lanaren deskribapen txiki bat ere bidal daiteke.
Epaimahaia osatuko dute bost adituk, eta baloratuko dute kalitatea, originaltasuna eta sorkuntza lana; baita UDAren ezaugarriak biltzeko trebetasuna ere. Uztailaren 1ean hartuko dute erabakia, eta behar besteko kalitaterik ez dutela iritziz gero saria hutsik utz dezakete.