Hala, 11:00etan hasiko duten lasterketan korrikalariek 8.400 metroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Eta, azken urteotan moduan sariak izango dira bai gizonezko eta bai emakumezko azkarrenendako, baina baita bikote misto onenarendako ere.
Iazko irabazleak
Iaz Sergio Gartzia oñatiarra (27.01) eta Nere Arregi (31.33) arrasatearra izan ziren onenak, eta bikote mistoetako lasterketa Igor Martinez eta Ane Zabala arrasatearrek irabazi zuten.
Gaztetxoendako lasterketak
Nagusien proba aurretik, baina, gaztetxoen lasterketek girotuko dute goiza. 10:00etan benjamin mailako gaztetxoek (2006-2007 urte bitartean jaiotakoek) 500 metroko lasterketa izango dute. Alebinek (2004-2005) 1.000 metroko lasterketa, eta infantil mailakoek (2002-2003) 1.500 metro. Sariak 12:30ean banatuko dituzte.