Areto futboleko Gipuzkoako finalak Aretxabaletan jokatuko dituzte

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 13a, 12:00

UDAko 70. urteurrenaren bueltan, Aretxabaletako kiroldegian jokatuko dituzte zapatuan Gipuzkoako areto futboleko ligako finalak. Hala, antolatzaileen asmoa da finalen bueltan jai bat antolatzea; hala, areto futboleko norgehiagoka batetik bestera egongo diren hutsarteetan UDAko futbol eskolako haurrekin txapelketa antolatuko dute.

Finalak goizean hasiko dituzte, 09:30ean, kadeteen partiduarekin. 11:00etan hirugarren mailako finala jokatuko dute, 12:30ean bigarren mailakoa, 16:00etan gazte mailakoa, 17:30ean emakumezkoena eta 19:00etan lehenengo mailakoa. Horrekin batera, egunaren amaieran (20:30) egingo den sari banaketa ekitaldia eta ondorengo lunch-a  D-SKARGA taldearen soinuez alaituta egongo da. Eta, Bertikal eta Okeletxe etxeek, klubeko babesleek, hainbat sari banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak