Argazkiak eta ikus-entzunezkoak aitzakia dira egunotan, Almengo kontuak eta pasadizoak gogora ekartzeko. Jende mordoa hurreratu da dagoeneko eta bihar egingo duten aurkezpenean kontu-kontari egoteko tartea hartuko dute. Erakusketa zapatuan itxiko dute (11:00-13:00).
Bestetik, urteurrena ospatzeko ekainaren 4an egingo duten festako bazkarirako txartelak salgai dauzkate. Aretxabaletan, Belar Meta arropa dendan eros daitezke; prezioa da 17 euro.