Athleticeko jokalari ohi Iñigo Velez izango da UDAko entrenatzailea

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 10a, 17:02

Gaur, eguaztena, aurkeztuko du UDAk Iñigo Velez de Mendizabal (Gasteiz, 1982), datorren denboraldian futbol talde nagusiaren ardura izango duen entrenatzailea. Jokalari moduan batera eta bestera ibilitako futbol zale amorratua, lesioek botak zintzilikatzera derrigortu zuten 2013an. Hala, Gasteizko Aurreran kategoria txikietan lanean ibili ostean, Aretxabaletan proiektu berri bati ekingo dio.

Kategoria galtzeak suposatzen duen kolpeari aurre egin, eta UDAko zuzendaritzak ez du denborarik galdu gura izan datorren denboraldia ilusioz ekiteko. Hala, bihar aurkeztuko dute entrenatzaile berria, Iñigo Velez de Mendizabal, besteak beste, Athleticeko jokalari izan zena.

Batera eta bestera ibilitako jokalari ohia

Gasteizko Aurreran hasi zuen Iñigo Velez de Mendizabalek bere futbol ibilbidea, 1990an. Eta, etxeko taldeaz Bigarren B mailan jokatzera iritsi zen, 2002an Espanyoleko bigarren taldeak fitxatu zuen arte. Ordutik Eibarren (2004-2007), Murtzian (2007-2008), Athleticen (2008-2009), Numantzian (2009-2011) eta Xerezen (20011-2013) jokatu zuen, lesioek bultzatuta futbola utzi behar izan zuen arte [Blog honetan azaldu zuen ondo ze gogorra egin zitzaion futbola alboratzea].

 

Baina, egoera gogorrari buelta eman eta azken urteotan Aurrerako harrobiarekin ibili da lanean, kadete mailako taldeaz, eta hirugarren mailako taldean laguntzen. Hala, kategoria horretan jarduteko titulua ere aterako du aurten. Hala, ilusioz ekingo dio Aretxabaletak eskainiko dion proiektu berriari, seguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak