Jarduera fisikorako bulegoan herritarrak hartzeko gertu dago Iñaki Olaetxea

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 10a, 16:23

Herritarrak jarduera fisikoa egitera bultzatzeko Atxabalta Mugi egitasmoa jarri dute abian Eusko Jaurlaritzak, Debagoieneko ospitaleak eta Udalak. Horretan laguntzeko orientazio bulegoa zabaldu dute Durana kalean, eta aholkulari lanetan dabil Iñaki Olaetxea.

Zein jarduera egin eta zelan aholkatzeko zabaldu dute orientazio bulegoa Durana kalean, Murrukixo mendizale elkarteak egoitza duen leku berean. Ateak herritar guztiendako dituzte zabalik, baina bereziki osasun etxetik eta Gizarte Zerbitzuetatik bideratuko pazienteendako.

Jarduera fisikoa egiteak dituen onuren berri ematea izango da aholkulariaren lana eta horiek egiteko pauta bat ezartzea. Behin hori zehaztuta, segimendua egingo dute gero.

Munduko Osasun Erakundeak jakinarazita duenez jarduera fisikoak eragin zuzena du osasunarengan. Horretarako, gainera, ez dagoela aparteko kirolik egin beharrik dio Olaetxeak, "gorputza mugiaraztea" da kontua.

Ekimen gehiago aurrerago

Aretxabaletarren artean ohitura osasungarriak bultzatzeko asmoarekin beste hainbat ekimen jarriko dituzte abian datozen hilabeteetan, oinez eta korrikan ateratzeko taldeak eta Atxabalta Mugi eguna, besteak beste.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak