Euskara, osasungintza eta lanbide heziketaz jardungo dute bihar

Jon Berezibar 2016ko maiatzaren 10a

Jose Mari Armentia.

Euskarak osasungintzan duen egoeraz eta, batez ere, Lanbide Heziketako osasun arloan izan duen garapenaz jardungo dute maiatzaren 11n, 17:00etan, Lanbide Eskolan. 

Jardunaldian parte hartuko dute: Jose Mari Armentia, Osakidetzako giza baliabideetako zuzendaria; Xabier Arauzo, Osakidetzako Euskara Zerbitzuburua; Kepa Altube, Laneki - Jakinbai.eus-eko kudeatzailea; eta Rikardo Lamadrid, Lanekiko presidentea eta Aretxabaleta Lanbide Eskolako zuzendaria.

Hitzaldiak hiru ardatz izango ditu. Batetik, Lanbide Heziketan euskararen normalizaziorako egindako urratsen berri emango da eta Jakinbai.eus baliabide-webgunea zer den azalduko da. Bestetik, Osakidetzan euskararen egoeraz egingo da berba eta, azkenik, erizaintzako zaintza osagarrien ikasketez ere hitz egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak