Aretxabaletako gazteen gainean egindako diagnostikoa aurkeztuko dute maiatzaren 12an

Mirari Altube Arrese 2016ko maiatzaren 6a

Gazteen beharrak eta hutsuneak aztertzen jardun dute hainbat kale-hezitzailek azken asteotan Udalak eskatuta, eta egindako diagnostikoaren berri emango dute datorren maiatzaren 12an, eguenean, 18:00etan, Arkupen.

Udaleko Ongizate eta Prebentzio Sailek idatzi dute diagnostiko hori kale hezitzaileekin batera. Aurkezpena irekia da, eta bereziki gonbidatu gura dituzte gazteak, gurasoak eta gazteekin lan egiten duten elkarteetako kideak. Arkupeko bigarren solairuko gelan da bilera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak