Hona hemen ordutegia: astelehenetan, 09:30-13:30; eguaztenetan, 14:30-16:30; eta egubakoitzetan, 16:00-18:00. Iñaki Olaetxea aholkulariak egingo die harrera han.
Osasun etxetik orientazio bulegora
Osasun etxeko mediku eta erizainei dagoeneko aurkeztu diete Atxabalta Mugi, eta datorren astean hasita hara bideratuko dituzte pazienteak. "Hipertentsioa, kolesterola, obesitatea eta antzekoak dituztenei bulegotik pasatzeko errezeta egingo diete", jakinarazi dute Mugi Atxabalta lantaldeko kideek; Gizarte Zerbitzuetatik ere bideratuko dituzte hara.
Horiez gain, edozein herritar hurbildu ahal izango da bulegora aholku eske.