Elkarlanean
Gipuzkoako Foru Aldundia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioa enpresa elkarlanean aritu dira. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da, eta, horretarako, harremanak indartu dira zenbait ikastetxerekin eta sektoreko eskolekin, eta erantzuna oso positiboa izan da.
Sari potoloak
34 lan aurkeztu dira aurten, Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera gaiaren lelopean. Guztira, lau sari banatuko dira: gazteen saria (14-18 urte bitarteko gaztetxoen artean banatuko dena), 250 euro; publikoaren saria, 500 euro; Mondragon Unibertsitateko ikasle onenaren saria, 500 euro; eta spotik onenak 1.000 euroko saria irabaziko du.
Aurpegi ezagunak ekitaldian
Arratsaldeko zazpietan hasiko da sari banaketa Arkupe kultur etxean. Bertan, parte hartu duten spot finalistak erakutsiko dituzte. Angel Alkain aktoreak girotuko du ekitaldia, eta, horrez gainera, Audionetwork musika-edizio etxeko arduradunak musika eskubideen inguruko hitzaldia emango du. Ekitaldia amaitzeko, luntxa egongo da han batzen diren guztiendako.