Udaleku irekiak, kirol udalekuak eta Udaero kanpaina dituzte herriko gaztetxoek uztailean aukeran

Neska-mutikoak iaz aparrarekin jolasean.

Udaleko Gazteria Sailak hainbat aukera eskaini dizkie herriko gaztetxoei; udaleku irekiak 3 eta 12 urte bitartekoendako, kirol udalekuak Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4 mailara artekoendako. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 13a bitartean eta horretarako jo behar da Arkupe kultura etxera edo Ibarra kiroldegira. Prezioa da 70 euro batean zein bestean. Horiez gain Udaero kanpaina ere zabalduko dute gaztelekuko kideendako aurrerago.

Udaleku irekiak izango dira Haur Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara artekoendako, 2004 eta 2012 bitartean jaiotakoendako. Uztailaren 1etik 22ra egingo dituzte, eta ordutegia honako hau: 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. 2012an jaiotakoek bakarrik goizez jardungo dute (10:00etatik 12:30era).

Gainera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara artekoek kirol eskaintzak izango dituzte kiroldegian gutxienez astean hiru goizetan.

Kirol udalekuak

Kirol udalekuak, ostera, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4. mailara artekoei bideratu dizkiete, hau da, 2000 eta 2005 urte bitartean jaiotako neska-mutilei.

Uztailaren 1tik 22ra bitartean izango dira hauek ere, eta ordutegia honako hau: 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.

Ibarra kiroldegian elkartuko dira eta han egingo dituzte ekintzak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.