24 orduko frontenis txapelketa antolatu du UDAk

Mirari Altube Arrese 2016ko apirilaren 26a

Etengabeko 24 orduko mutilen binakako frontenis txapelketa antolatu du UDAk, Orly tabernaren laguntzarekin. Maiatzaren 7an, zapatua, jokatuko dute Iturrigorri pilotalekuan, eta izena emateko azken eguna da maiatzaren 3a.

Izena emateko honako helbide honetara idatzi behar da: udafrontenisa@gmail.com

Bikoteak 10 euro ordaindu beharko ditu lehenengo partidua jokatu aurretik.

UDA ospatzen dabilen 70. urteurrenaren bueltako txapelketa da eta bikote irabazleak jasoko dute saritzat bertako produktuekin egindako saskia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak