"Herritar oro gonbidatu gurako genuke. Aurreko urteotan ere herriko hainbat eragileren eta norbanakoen ekarpenak izan genituen izan gurasoen proposamenak, izan dantza afrikar saioak…", jakinarazi dute Gazte Ekimeneko kideek, eta gaineratu: "Jaiak herritik eta herriarendako antolatu gura ditugu. Horregatik aretxabaletar guztiak zaudete gonbidatuta proposamenak egin eta txosnen gainean berba egiteko".