Ikertzaile bikainak direla erakutsi dute Kurtzebarri eskolakoek Zientzia Astean

Mirari Altube Arrese 2016ko api. 19a, 10:55
Kurtzebarri eskolako ikasleak eta gurasoak Donostiako Eureka! museoan.

Zientzia Astea egin dute Kurtzebarri eskolako ikasleek Gurabarri guraso elkarteak antolatuta. Zientzia txokoa gertatu eta esperimentu tailerrak izan dituzte besteak beste, eta astea bukatzeko Donostiako Eureka! zientzia museoan izan dira 100 bat lagun.

Apirilaren 11tik 16ra egin dute Zientzia Astea 2 eta 12 urte arteko neska-mutikoek. Geletan zientzia txokoa eratu dute, eta teoria ezberdinak landu dituzte era dibertigarrian. Esperimentu tailerrak ere izan dituzte; haur hezkuntzakoenak, esaterako, gurasoek eta bigarren mailako ikasleek gidatu dituzte: "Ikastetxeko aretoa gainezka zegoen: ikasle, irakasle, gurasoekin… Guztiak aho zabalik zeuden esperimentu ezberdinak ikusita eta eginda", adierazi dute eskolako kideek. 

Astea bukatzeko Donostiako Eureka! zientzia museora joan dira. Gurasoak eta ikasleak, 100 lagun inguru elkartu ziren: "Egun zoragarria izan zen", jakinarazi dute gurasoek, eta gaineratu "ikertzaile bikainak" izan direla: "Umeek aste osoan zientzialari lanetan oso motibatuta jardun dute eta asko ikasi".

Eskolako kideak ere pozik daude asteak eman duenarekin: "Eskola komunitate osoak Zientzia Astearen balorazio oso positiboa egin du, ikasleek, irakasleek eta gurasoek zientzialari lanetan asko praktikatu eta ikasi dutelako. Txalogarria eta eskertzekoa da Kurtzebarri eskolako guraso elkarteak beste behin ere egin duen lana".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak