UDAren 70. urteurrena aitzakia hartuta ekarri zuten Gipuzkoako txapelketa Aretxabaletara: "Oso ondo joan da guztia, izugarrizko laguntza izan dugu UDAko kideen zein gurasoen aldetik", jakinarazi du Odilo Vazquezek, aretxabaletarren entrenatzaileak.
Aretxabaletako kirolarien emaitzei dagokienez "hobeak" izan zitezkeela uste du Odilok, hala ere "pozik" agertu da. Haurren mailan (kata) Eneko Rodriguezek bi kanporaketa gainditu zituen: "Joanna Perezek, ostera, ezin izan zuen. Beti podiumean egotera ohitu gaitu eta oraingoan ezin izan da. Behar bada etxean jokatzeak urduritasuna areagotu zion". Kumite modalitatean (50 kiloz gainekoen artean), baina, bigarren geratu zen Arrasateko aurkariaren aurka galdu ostean finala. Alex Benitezek garaipena lortu zuen kumiten (70 kiloz azpikoen artean), baita Eneko Calvok ere (70 kiloz gainekoen artean).
"Zorionak guztioi, baina batez ere gurasooi eta UDAko karate eskolako kideoi emandako laguntzagatik. Egin duzuen lanak ez du parekorik".