Txapelketan Aretxabaletako karatekak ere izango dira: "Asko ez, baina bost inguruk hartuko dute parte; haurren eta kadeteen mailan jokatuko dute horiek", jakinarazi du Odilo Vazquezek, UDAko taldearen entrenatzaileak. Maiatzean, ostera, areto futbolak hartuko du protagonismoa, Gipuzkoako Txapelketako final guztiak jokatuko dituztelako herrian. UDA kirol elkartearen 70. urteurreneko ospakizunen barruan egingo dute domekan Gipuzkoako Karate Txapelketa, Ibarra kiroldegian. 11 eta 15 urte arteko gazteak elkartuko dira kiroldegian, ehun bat parte-hartzaile izango dira, eta 10:00etan hasiko dute txapelketa.