Udaleko Berdintasun Sailak egin du elkarretaratzerako deia, eta "haserre" agertu dira emakumeon aurkako indarkeria kasu baten aurrean izateagatik beste behin. "Gaitzespen osoa eta salaketa irmoa" adierazi dute, eta Natalie Van Dut-en senitartekoekin eta lagunekin bat egin eta babesa adierazi.
Era berean, jakinarazi dute biolentziarekin bukatzeko biderik eraginkorrena "berdintasuna lortzeko lan egitea" dela. Jendarteari dei egin diote indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten gaitzespena adierazteko eta biolentzia honen aurka antolatzeko. Eta gaineratu dute: "Emakumeon ahalduntzea, berdintasun politiketan inbertitzea eta guztion konpromisoa nahitaezkoak dira, berdintasunean eraikitako herria lortzeko".