Gipuzkoako karate txapelketa jokatuko da Aretxabaletan UDAren 70. urteurrenaren barruan

Mirari Altube Arrese 2016ko api. 7a, 08:00
Iazko udazkenean Azkoitian egindako txapelketako karatekak.

Apirilaren 17an, domeka, jokatuko da Gipuzkoako karate txapelketa Ibarra kiroldegian eta kimuak, haurrak eta kadeteak elkartuko dira. Kumite eta kata modalitateetan jardungo dute nor baino nor gehiago. Izena emateko epea martitzenean, apirilaren 12an, itxiko dute.

11 eta 15 urte arteko gaztetxoak elkartuko dira kiroldegian, seguru asko ehun bat parte-hartzaile, eta 10:00etan hasiko dute norgehiagoka. Kumite modalitatean haurrek eta kadeteek jardungo dute, emakumezkoek zein gizonezkoek, eta bakarkako kata modalitatean, horiez gain kimuek ere bai. Hori bai, katan jarduteko derrigorrez gerriko berdea izan beharko dute eta kumiterako urdina.

Gipuzkoatik etorritako gaztetxoen artean Aretxabaletako karate jokalariak ere izango dira: "Askok ez, baina bost inguruk hartuko dute parte; haurren eta kadeteen mailan jokatuko dute horiek", jakinarazi du Odilo Vazquezek, UDAko taldearen entrenatzaileak.

Maiatzean areto futbola

UDA ospatzen dabilen 70. urteurrenaren harira antolatu dute karate txapelketa Aretxabaletan. Eta ospakizunekin jarraitzeko, maiatzean, Gipuzkoako areto futboleko final guztiak jokatuko dituzte. Hilaren 14an, zapatua, izango da, kiroldegian, eta hona hemen partiduen ordutegia: 09:30ean, kadeteak; 11:00etan, gazteak; 12:30ean, hirugarren mailakoak; 16:00etan, bigarren mailakoak; 17:30ean, emakumezkoak; eta 19:00etan, lehenengo mailakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak