Baldintza bi bete beharko dituzte ezinbestean: 18 urte izatea eta euskaraz ondo jakitea. Edozein zalantza izanez gero Gazteria Zerbitzura bideratu behar da emailez edo telefonoz (943-71 18 62).
Uztailaren 1etik 22ra izango dira aurtengo udaleku irekiak, eta 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak elkartuko dira beste behin. Goizez eta arratsaldez izango dituzte ekitaldiak hiru aste horietan 3 urtekoek izan ezik, horiek goizez bakarrik.