Bigarrenean berriz, penaltia izan dute alde, baina Pasaiako atezainak baloia gelditzea lortu du. Hortik gutxira etorri da berdintzeko gola, Julen Erañaren burukadaren ondoren. Halere, Pasaiakoek bigarren gola sartu dute, beste hutsegite baten ondorioz, eta hala amaitu da partidua.
Igor Arenaza entrenatzaileak adierazi duenez: "Taldeak lan handia egiten du, baina gauzak gaizki irteten direnean taldea burumakur egoten da. Partidu bat irabaztean taldeak sinistuko du egiten duen lan onean eta aldaketa etorriko dela uste dut".
Sei jardunaldiren faltan
Hurrengo partidua, Baskoniaren aurka jokatuko dute aretxabaletarrek etxetik kanpora. Sei jardunaldi geratzen diren arren, hurrengo partiduari begiratu behar dietela adierazi du Igor Arenaza entrenatzaileak.