Web atarian jarritako ohar bidez jakinarazi du UDAk Palet epaileak joan den domekan "hartutako erabakiek" eta "aktan jasotakoek" datozen partidak "baldintzatuko" dituztela. Hala diote: "Euskal Federazioak ez du UDAk aurkeztutako helegitea aintzat hartu eta Paleten gezurrak ontzat emanez, UDAko delegatuak eta hainbat jokalarik bidegabeko zigor gogorrak jaso dituzte eta ezingo dira berdegunean egon". Eta jakinarazi dute berriro aurkeztuko dutela helegitea "erabaki oker horren aurka".
Era berean, taldeak aurrez aurre duen egoerari aurre egiteko nahia agertu dute: "UDAk egoera zailagoak bizi izan ditu eta guztiok batera emango diogu buelta. Beraz, zalantzarik ez izan garaipenaren bila joango direla UDAko mutilak Beasainera. Eta lortuko dugu!"