Patinaje ikastaroan bi txanda izango dira adinaren arabera banatuta: 16:15etik 17:15era, 4 eta 9 urte artekoek jardungo dute; eta 17:15etik 18:15era, 10 eta 14 urte artekoek. Plazak mugatuak dira eta izena aurrez eman behar da; azken eguna da martxoak 21, astelehena.
Bi jarduerak debalde izango dira abonatuendako, eta gainerakoek sarrera ordaindu beharko dute.
Aste Santuko ordutegia
Aste Santuko egunetan ordutegi berezia izango du kiroldegiak: martxoaren 24tik 28ra goizez bakarrik, 09:00etatik 14:00etara; eta martxoaren 29tik apirilaren 1era, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.