Klubaren erabakiz Gorka Vallek UDAko entrenatzaile izateari utzi dio

Mirari Altube Arrese 2016ko martxoaren 17a

Gorka Valle entrenatzaile aretxabaletarra.

Hirugarren mailan jokatzen duen UDAko futbol taldearen entrenatzaile izateari utzi diola Gorka Vallek jakinarazi du Aretxabaleta kirol elkarteko zuzendaritza batzordeak. Taldearen ardura Igor Arenazak eta Jose Javier Barkerok hartu dute.

UDAko kideek zera gaineratu dute: "Gaur arte lehenengo taldeko entrenatzaile izan den Gorka Valleri eskerrak eman nahi dizkio zuzendaritzak, urte hauetan guztietan erakutsi duen konpromiso eta profesionaltasunagatik, eta zorterik onena etorkizuneko kirol erronketan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak