Errelebo-proban nagusi izanda pozik itzuli dira igerilari aretxabaletarrak Legazpitik

Mirari Altube Arrese 2016ko mar. 14a, 16:29
Alex Elortondo, Iker Arejolaleiba, Jokin eta Juan Carlos Barkero igerilariak.

Bosgarrenez egin zuten atzo, martxoak 13, Legazpin, Kirola elkarrekin jardunaldia eta Aretxabaletako kirolariak ere han izan ziren. Igerian jardun zuen laukoteak, eta 4x25 errelebo-proban nagusi izan ziren.

Kirol asko ezagutu eta egiteko aukera izan zuten 300 bat lagunek. Batzuk mendira joan ziren, beste batzuk futbolean, pilotan edo bolotan jardun zuten, eta aretxabaletarrek, Alex Elortondo, Iker Arejolaleiba, Jokin eta Juan Carlos Barkero, igerian egin zuten. Ehun bat lagunen artean txapeldunak izan ziren errelebo-proban, eta ezin harroago itzuli ziren dominekin. "Beste proba batzuetan ere jardun uzten, crawl, bizkar-igeriketan eta bular-igeriketan, guztietan ere bikain", argitu du Floren Elortondok, Alexen aitak, eta gaineratu du: "Zorionak guztiei eta segi halaxe!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak