Aretxarteko merkatariek Ixadebaldeko generoa erakutsiko dute kalean, gaur eta bihar

Mirari Altube Arrese 2016ko martxoaren 11

Ixadebalde merkealdien azoka, joan den zapatuan.

Ixadebaldera eramandako generoa kalera aterako dute gaur eta bihar, zapatua, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Merkatari bakoitzak denda aurrean izango ditu produktuak, herritarren esku-eskura.

Joan den zapatuan egin zuten Ixadebalde merkealdien azoka Aretxarte elkarteko merkatariek, baina eguraldiak ez zien batere lagundu; izan ere, postuak Iturrigorri pilotalekuan jarri arren hotz handia egin zuen eta ohi baino jende gutxiago gerturatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak